Nafarroako Fundazioen Elkartearen bisita

Irailaren 14an, Nafarroako Fundazioen Elkarteak, ordezkatzen dituzten fundazio batzuekin eta sektore publiko eta pribatuko erakundeekin batera, gure Fundazioak Villava-Atarrabiako Udalaren kirol-instalazioekin batera egin duen MEER saiakera bisitatu zuten. Bisita bi zatitan banatu zen, bata teorikoa eta bestea praktikoa.

Lehenengo zatian, Peio Oria fisikari eta AEMETek Nafarroan duen ordezkariak eta Mikel Baztan ingurumen-teknikariak hitzaldia eman zuten, Fundación CLIMA / KLIMA Fundazioak lortu nahi dituen helburuak eta arrazoiak azaltzeko. Hauek dira nagusiki: klima-aldaketari aurre egiteko premiaz kontzientziatzea, klima-egokitzapenerako proposamenak garatzea eta gazteria/gizartea informatzea eta heztea.

Bigarren zatian, bertaratutakoak MEER saiakeraren kokalekura joan ziren, eta, han, egindako jarduerak ikusi zituzten eta, in situ, erantzun zituzten hiru eremuei buruzko azalpen zehatzak jaso zituzten. Ura, laboreak eta jendea bizi den espazioak.

Fundación CLIMA / KLIMA Fundaziotik eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Nafarroako Fundazioak Elkarteari, zuen laguntzagatik.
Eta Villava-Atarrabiako Udalari, bere instalazioen erabilera baimentzeagatik.